INFORMAZIOA:

Aurreko urteetan bezala, Zarautz Kirol Elkarteko Futbol atalak kirol udalekuak antolatu ditu. Aurten, 2007. eta 2012. (biak barne) urte bitartean jaiotako haurrei zuzendua da ekintza, adinaren arabera talde ezberdinak osatuko direlarik.

  •  Entrenamendu eta aisialdirako jardueraz osatuta dago, astelehenetik ostiralera 9:30tatik 13:00tara ordutegian burutuko delarik.
  •  5 txanda dira, eta izena txanda bakarrean edo bat baina gehiagotan eman daiteke.
  •  Eraman beharrekoa:
    • o Kirola egiteko arropa.
    • o Aldatzeko arropa.
    • o Toaila-bainujantzai (hondartzara txangoa).
    • o Txubaskeroa edo xira (euria bada).
    • o Hamaiketakoa.
    • o Eguzkitako krema emanda.
  •  Egitaraua:
    • o 09:30 – Harrera Orokieta Herri Eskolan (eraikuntza zaharra). Talde eta aste guztiko egitarauaren aurkezpena.
    • o 09:45 – Entrenamenduaren hasiera.
    • o 11:00 – Hamaiketakoa.
    • o 11:30 – Aisialdiko ekintza.
    • o 13:00 – Agurra Orokieta Herri Eskolan (eraikuntza zaharra).

TXANDAK:

  •  1.txanda: Uztailaren 2tik 6ra.
  •  2.txanda: Uztailaren 9tik 13ra.
  •  3.txanda: Uztailaren 16tik 20ra.
  •  4.txanda: Uztailaren 23tik 27ra.
  •  5.txanda: Uztailaren 30etik Abuztuaren 3ra.

PREZIOA:

Udalekuen prezioa ezberdina izango da, txanda kopuruaren arabera:

  • Txanda batera joanez gero 60€.
  •  Bigarren txandatik aurrera 50€.
  •  Beste anai-arreba baten izen ematea 50€.

ORDAINKETA:

Ordainketa ES17 3008 0181 30 3009408216 CAJA RURALeko kontu korrontean diru sarrera eginez egin behar da. Diru sarreran kontzeptu moduan, haurraren izena eta jarraian udalekuak zehaztu behar dira; adibidez: “Mikel Arozena – Udalekuak”.

*Gurasoei zerbitzua hobetu nahian jokalaria 8:00-9:30 bitartean eta 13:00-15:00 bitartean Orokietan uzteko aukera dago, ordutegi honen barruan nahi den orduan utzi eta jaso daitekeelarik. Zaintza zerbitzu honek ez du inolako kosturik izango, DOAKO zerbitzua izango da.

 (Nagusia 7, 1, 943-831463), txanda hasi aurreko ostirala baino lehen, 10:00tatik 14:00tako ordutegian

IZEN-EMATEA KONFIRMATU:

Izen-ematea KONFIRMATZEKO:

1) Dagokizuen kuotaren ORDAINKETA egin: ES17 3008 0181 30 3009408216 CAJA RURALeko kontu korrontean.

2) KONTZEPTUA: Haurraren izen-abizenak + Udalekuak 2018, adibidez: “Mikel Arozena – Udalekuak 2018”.

3) ORDAINAGIRIA Elkarteko egoitzara (Kale Nagusia 7, 1 – 943831463) eraman beharko duzue, edota emailez bidali (zke-cdz@zarautz.com).

KEZKAK EDO ZALANTZAK:

Udalekuen arduradunak

  •  ANE MUJIKA: 620 06 29 57
  • DANI MARIN: 688 65 30 28

Zarautz Kirol Elkartea

Telefonoa (bulegoa): 943 83 14 63
Faxa: 943 13 17 71
Helbide elektronikoa: zke-cdz@zarautz.com
Helbidea: KALE NAGUSIA, 7-1. 20800 ZARAUTZ. GIPUZKOA

Bulegoko ordutegia:
Astelehenetik ostegunera 10:00-14:00 / 17:00-19:00
Ostiralak 08:30-14:00

*Udako ordutegia (Uztailaren 2tik aurrera):
Astelehenetik ostiralera 09:00-14:00

IZEN-EMATEA