2019-2020 denboraldiko ENTRENAMENDUEN EGUTEGIA

2019-2020 denboraldiko ENTRENAMENDUEN EGUTEGIA

Kaixo lagunok! Jarraian, aurtengo 2019-2020 denboraldiko ENTRENAMENDUEN EGUTEGIAK luzatzen dizkizuegu:  BENJAMIN mutilak (2011 eta 2010)  ALEBIN mutilak (2009)  NESKAK Gogorarazten dizuegu egutegi hauek Zarauzko ikastetxeen egutegietatik abiatuta egin direla, eta baita ALDAKETAK jasan ditzaketela ere. Bestetik, JARDUNALDIEN EGUTEGIA oraindik ez dute argitaratu baina argitaratzen dutenean, hau ere luzatuko dizuegu. Ondo izan! ¡Muy buenas! A continuación, os facilitamos los CALENDARIOS de ENTRENAMIENTOS de la presente […]

2019-2020 FAMILIA BILERA / Reunión con las familias

2019-2020 FAMILIA BILERA / Reunión con las familias

Familia agurgarriak, Ohar honen bitartez gogorarazten dizuegu Zarautz Kirol Elkarteko Futbol sailetik FUTBOL ESKOLAren inguruko informazio BILERA bat antolatu dugula: Irailak 23 ASTELEHENA, arratsaldeko 19:30etan ARITZBATALDE Kiroldegian (Hitzaldi Aretoa, goiko solairuan). Bilera hau jokalari berrien familiei zuzenduta dago bereziki, baina etorri nahi duten gainontzekoak ere ongi etorriak izango dira. Bilera honen helburu nagusia familiei Futbol Eskolari buruzko argibideak ematea […]

2019-2020 denboraldiko IZEN-EMATEA ZABALIK!

2019-2020 denboraldiko IZEN-EMATEA ZABALIK!

Kaixo lagunok! Ohar honen bitartez, adierazi nahi dizuegu datorren 2019-2020 denboraldiko izen-ematea zabalik dagoela! Hau, Web orriaren menu nagusian edota jarraian uzten dizuegun esteka honetan aurkituko duzue: 2019-2020 IZEN-EMATEA Hiru ohar garrantzitsu: 1) Izena-eman aurretik, Zarautz K.E. Futbol Eskola-ri buruzko INFORMAZIOA IRAKURTZEA aholkatzen dizuegu (Web orriko menuan, «ESKOLA» atalaren barruan, «INFORMAZIOA») edo jarraian: Zarautz K.E. Futbol Eskola 19-20 INFORMAZIOA 2) Urtero-urtero […]

2018-2019 denboraldi AMAIERA

2018-2019 denboraldi AMAIERA

Kaixo lagunok, 2008. urtean jaiotako Alebin mutilek ostiralean izan zuten azken entrenamendua eta merendola batekin amaitu zuten saioa. Hona hemen familia-argazkia: Gaur, berriz, Zubietan izan dira Real Sociedad Fundazioaren Egunean denboraldiko azken jardunaldia jolasten. Bertan ateratako hainbat argazki zein ZKE Futbol Eskolaren FESTAn ateratakoak dagoeneko web orrian zintzilikatu ditugu, «ARGAZKIAK – 2018-2019» atalean. Hemen klikatuz gero ere […]

BILERA: Alebin 2008 (mutilak)

BILERA: Alebin 2008 (mutilak)

Kaixo lagunok, Ohar honen bitartez jakinarazten dizuegu FUTBOL SAILAK BILERA deialdia egiten duela, 2008.urtean jaiotako Alebin mutilen familiei zuzendua: Eguna: 2019ko Ekainaren 7a, ostirala. Lekua: Asti. Ordua: 18:30. Nori zuzendua: 2008.urtean jaiotako Alebin mutilen familiak. Gaia: Datorren denboraldiko planifikazioa. Puntualtasuna eskertuko genuke. Aldez aurretik, mila esker. Muy buenas, Mediante esta nota informamos que la SECCIÓN DE FÚTBOL ha convocado una REUNIÓN, dirigida a las familias de los […]

18-19 FAMILIEN INKESTA

18-19 FAMILIEN INKESTA

Familia agurgarriak, Aurtengo denboraldi amaieran gaude eta INKESTA honen bitartez Zarautz K.E. FUTBOL ESKOLAren inguruan zein iritzi duzuen jakin nahi dugu. Inkesta hau guztiz ANONIMOA da eta honen helburu bakarra Futbol Eskola HOBETZEA da. Beraz, inkesta hau betetzera animatzen zaituztegu. Kritika guztiak ongi etorriak dira, baina ERAIKITZAILEAK badira, askoz hobe. Aldez aurretik, MILA ESKER! 18-19 […]

2018-2019 AZKEN ENTRENAMENDUAK!

2018-2019 AZKEN ENTRENAMENDUAK!

Kaixo lagunok, Ohar honen bitartez jakinarazten dizuegu Benjamin Mutilek astelehenean eman ziotela amaiera aurtengo denboraldiari. Gaur, berriz, Benjamin zein Alebin Nesken txanda izan da. Biek hala biek, saioaren amaieran merezitako merendola bat egin dute 2018-2019 denboraldia behar bezala agurtzeko. Alebin mutilek Ekainaren 7an egingo dute azken entrenamendua eta igande horretan Zubietan ospatuko den «Real Sociedad Fundazioaren Egunean» […]

BIHOTZEZ, MILA ESKER!

BIHOTZEZ, MILA ESKER!

Kaixo lagunok, Ohar honen bitartez, ESKERRAK eman nahi dizkizuegu, BIHOTZEZ, joan zen igandean ospatu genuen Zarautz K.E. Futbol Eskolaren Festa-n: Tortillak eta kroketak ekarriaz (a zer nolako erantzuna… ZORAGARRIAK ZARETE!!!). Kantinan esku bat botaz. Partidetan epaile lanak eginez. Argazkiak ateraz (laster argitaratuko ditugu). Astira oinez zein bizikletaz etorriz. Trafikoa antolatuz (esker bereziak Zarauzko Udaltzainei zein Autobus Urbanoaren gidariari). Aldagelak antolatuz. Zozketako txartelak […]

OHARRA: APARKALEKUA

OHARRA: APARKALEKUA

Familia agurgarriak, Dakizuen bezala, igande honetan «Zarautz K.E. Futbol Eskolaren FESTA» ospatuko dugu eta bertako zein kanpoko jende ugari hurbilduko dela aurreikusten dugu. Guztira, 49 talde elkartuko dira Astin, hau da, 500 neska-mutil inguru, bakoitza bere familiarekin. Eman daitezkeen APARKALEKU-ARAZOAK saihestearren edo behintzat minimizatzearren, zarauztarroi Astira oinez edota bizikletaz etortzera animatu nahi zaituztegu (eguraldiak laguntzen badu, behintzat). Bestalde, autoz […]

PATATA TORTILLAK behar ditugu!!!

PATATA TORTILLAK behar ditugu!!!

Familia agurgarriak, Dakizuen bezala, datorren Maiatzaren 26an «Zarautz K.E. Futbol Eskolaren FESTA» ospatuko dugu aurtengo denboraldiari amaiera ezin hobea emateko. Astiko Kantinan TORTILLA PINTXOAK saltzeko laguntza behar dugunez… 2009.urtean jaiotako BENJAMIN bakoitzari etxetik PATATA TORTILLA BAT ekartzea eskatzen dizuegu. Hala ere, beste edonork (Benjamin 2010, Alebin 2008 edota Neskak) parte-hartu eta lagundu nahi izanez gero, ONGI ETORRIA izango da. Izan ere, egun honen […]