2019-2020 FAMILIA BILERA / Reunión con las familias

2019-2020 FAMILIA BILERA / Reunión con las familias

Familia agurgarriak, Ohar honen bitartez gogorarazten dizuegu Zarautz Kirol Elkarteko Futbol sailetik FUTBOL ESKOLAren inguruko informazio BILERA bat antolatu dugula: Irailak 23 ASTELEHENA, arratsaldeko 19:30etan ARITZBATALDE Kiroldegian (Hitzaldi Aretoa, goiko solairuan). Bilera hau jokalari berrien familiei zuzenduta dago bereziki, baina etorri nahi duten gainontzekoak ere ongi etorriak izango dira. Bilera honen helburu nagusia familiei Futbol Eskolari buruzko argibideak ematea […]

2019-06-09 Real Sociedad FUNDAZIOAREN EGUNA (Alebin 2008 mutilak)

2019-06-09 Real Sociedad FUNDAZIOAREN EGUNA (Alebin 2008 mutilak)

Jardunaldia ikusteko, zabaldu hurrengo dokumentua: Abrir el siguiente documento para ver la jornada: Real Sociedad Fundazioaren Eguna 2019  ORDUTEGIAK / Horarios HAINBAT OHAR GARRANTZITSU: ASPECTOS A TENER EN CUENTA: DERRIGORREZKOA da autobusean joatea, ETA ITZULTZEA. Salbuespenak onartuko dira beti ere pisuzko arrazoiren bat dela medio. Era berean, PUNTUALTASUNA eskatzen dugu. Es OBLIGATORIO ir y VOLVER en […]

BILERA: Alebin 2008 (mutilak)

BILERA: Alebin 2008 (mutilak)

Kaixo lagunok, Ohar honen bitartez jakinarazten dizuegu FUTBOL SAILAK BILERA deialdia egiten duela, 2008.urtean jaiotako Alebin mutilen familiei zuzendua: Eguna: 2019ko Ekainaren 7a, ostirala. Lekua: Asti. Ordua: 18:30. Nori zuzendua: 2008.urtean jaiotako Alebin mutilen familiak. Gaia: Datorren denboraldiko planifikazioa. Puntualtasuna eskertuko genuke. Aldez aurretik, mila esker. Muy buenas, Mediante esta nota informamos que la SECCIÓN DE FÚTBOL ha convocado una REUNIÓN, dirigida a las familias de los […]

18-19 FAMILIEN INKESTA

18-19 FAMILIEN INKESTA

Familia agurgarriak, Aurtengo denboraldi amaieran gaude eta INKESTA honen bitartez Zarautz K.E. FUTBOL ESKOLAren inguruan zein iritzi duzuen jakin nahi dugu. Inkesta hau guztiz ANONIMOA da eta honen helburu bakarra Futbol Eskola HOBETZEA da. Beraz, inkesta hau betetzera animatzen zaituztegu. Kritika guztiak ongi etorriak dira, baina ERAIKITZAILEAK badira, askoz hobe. Aldez aurretik, MILA ESKER! 18-19 […]

BIHOTZEZ, MILA ESKER!

BIHOTZEZ, MILA ESKER!

Kaixo lagunok, Ohar honen bitartez, ESKERRAK eman nahi dizkizuegu, BIHOTZEZ, joan zen igandean ospatu genuen Zarautz K.E. Futbol Eskolaren Festa-n: Tortillak eta kroketak ekarriaz (a zer nolako erantzuna… ZORAGARRIAK ZARETE!!!). Kantinan esku bat botaz. Partidetan epaile lanak eginez. Argazkiak ateraz (laster argitaratuko ditugu). Astira oinez zein bizikletaz etorriz. Trafikoa antolatuz (esker bereziak Zarauzko Udaltzainei zein Autobus Urbanoaren gidariari). Aldagelak antolatuz. Zozketako txartelak […]

OHARRA: APARKALEKUA

OHARRA: APARKALEKUA

Familia agurgarriak, Dakizuen bezala, igande honetan «Zarautz K.E. Futbol Eskolaren FESTA» ospatuko dugu eta bertako zein kanpoko jende ugari hurbilduko dela aurreikusten dugu. Guztira, 49 talde elkartuko dira Astin, hau da, 500 neska-mutil inguru, bakoitza bere familiarekin. Eman daitezkeen APARKALEKU-ARAZOAK saihestearren edo behintzat minimizatzearren, zarauztarroi Astira oinez edota bizikletaz etortzera animatu nahi zaituztegu (eguraldiak laguntzen badu, behintzat). Bestalde, autoz […]

PATATA TORTILLAK behar ditugu!!!

PATATA TORTILLAK behar ditugu!!!

Familia agurgarriak, Dakizuen bezala, datorren Maiatzaren 26an «Zarautz K.E. Futbol Eskolaren FESTA» ospatuko dugu aurtengo denboraldiari amaiera ezin hobea emateko. Astiko Kantinan TORTILLA PINTXOAK saltzeko laguntza behar dugunez… 2009.urtean jaiotako BENJAMIN bakoitzari etxetik PATATA TORTILLA BAT ekartzea eskatzen dizuegu. Hala ere, beste edonork (Benjamin 2010, Alebin 2008 edota Neskak) parte-hartu eta lagundu nahi izanez gero, ONGI ETORRIA izango da. Izan ere, egun honen […]

EGUBERRI ON 2018!

EGUBERRI ON 2018!

Kaixo lagunok, Batetik, gogorarazten dizuegu gabonetako oporren bitartean entrenamendurik EZ dela egongo. Hauek, eskola berriz ere hastean hasiko dira, hain zuzen: URTARRILAK 7 ASTELEHENA: 2010 eta 2009ko BENJAMINAK. URTARRILAK 11 OSTIRALA: 2008ko ALEBINAK zein NESKAK. Bestetik, ZARAUTZ KIROL ELKARTEAren eta FUTBOL ESKOLA osatzen dugunon partetik EGUBERRI ZORIONTSUA eta URTE BERRI ON bat opa dizuegu! Muy buenas, Por un lado, os recordamos que durante las […]

Arropari IZENA jartzeko aukera

Arropari IZENA jartzeko aukera

Kaixo lagunok, Denboraldi hasierako bileran aipatu bezala, arropa guztiari IZENA jartzea bihotzez eskertuko genizueke. Ohar honen bitartez jakinarazten dizuegu Futbol Eskolako uniformeari (kamiseta eta/edo jertseari) izena jartzeko aukera duzuela 5€-ren truke. Horretarako, ITURRIBIDE KALEA, 4 helbidean dagoen «ABENGRAF – Gráficas Abendaño» dendara hurbildu zaitezte (DIA supermerkatuaren ondoko arkupeetan). Era berean, azpimarratu nahi dugu uniformeari izena jartzea HAUTAZKOA dela, eta honekin lortu nahi duguna «arropa gutxiago galtzea eta gaizki-ulertuak ekiditea» dela. Mila […]

2018-2019 denboraldiko EGUTEGIA

2018-2019 denboraldiko EGUTEGIA

Aupa lagunok! Jarraian, aurtengo 2018-2019 denboraldiko Futbol Eskolako EGUTEGIA (entrenamenduak, jai egunak…) luzatzen dizuegu:  ZKE Futbol Eskola EGUTEGIA 18-19 Gogorarazten dizuegu egutegi hau Zarauzko ikastetxeen egutegietatik abiatuta egin dela, eta baita ALDAKETAK jasan ditzakeela ere. Bestetik, JARDUNALDIEN EGUTEGIA oraindik ez dute argitaratu baina argitaratzen dutenean, hau ere luzatuko dizuegu. Ondo izan! ¡Muy buenas! A continuación, os facilitamos el CALENDARIO de la Escuela […]