PATATA TORTILLAK behar ditugu!!!

Familia agurgarriak,

Dakizuen bezala, datorren Maiatzaren 26an «Zarautz K.E. Futbol Eskolaren FESTA» ospatuko dugu aurtengo denboraldiari amaiera ezin hobea emateko.

Astiko Kantinan TORTILLA PINTXOAK saltzeko laguntza behar dugunez…

2009.urtean jaiotako BENJAMIN bakoitzari etxetik PATATA TORTILLA BAT ekartzea eskatzen dizuegu.

Hala ere, beste edonork (Benjamin 2010, Alebin 2008 edota Neskak) parte-hartu eta lagundu nahi izanez gero, ONGI ETORRIA izango da. Izan ere, egun honen helburuetako bat Zarautz Kirol Elkarteko Futbol Sailari bultzadatxo bat ematea eta ekonomikoki laguntzea da. Beraz, zenbat eta tortilla gehiago, hobeto denontzako!

Ekarriko dituzuen tortilla kopurua gutxi gorabehera zein izango den jakiteko, aldez aurretik koordinatzaileari KONFIRMATZEA eskertuko genizueke. Horretarako, 2 modu dituzue:

1) WHATSAPP bat bidali 634593015 telefono zenbakira.

2) EMAIL bat bidali zarautzkefutboleskola@gmail.com helbide elektronikora.

Platerekin aurrera eta atzera ez ibiltzeko, igande honetan (Maiatzak 19) «blondak» jarriko ditugu Astiko Kantinan, hartu besterik ez duzue egin behar. Era berean, zuen tortilla goxoak ekartzerakoan Astiko Kantinan utzi beharko dituzue (ahal izanez gero, norbere partidua hasi baino lehen).

Zuen LAGUNTZA espero dugu, EZINBESTEKOA baita.

Aldez aurretik, MILA MILA ESKER!


Estimadas familias,

Como bien sabéis, el próximo 26 de Mayo celebraremos el «Zarautz K.E. Futbol Eskolaren FESTA», poniendo el broche final a la presente temporada.

Este día necesitaremos vuestra colaboración para poner a la venta PINTXOS DE TORTILLA en la Cantina de Asti, por lo que…

pedimos a los BENJAMINES nacidos en el 2009 que cada uno traiga UNA TORTILLA DE PATATAS de casa.

De todas formas, todo aquel (Benjamin 2010, Alevin 2008 o Chicas) que quiera colaborar y echar una mano será BIENVENIDO, ya que uno de los objetivos de este día es ayudar económicamente a la Sección de Fútbol del Zarautz Kirol Elkartea. ¡Cuantas más tortillas, mejor para todos!

Para saber más o menos la cantidad de tortillas que traeréis, os agradeceríamos que nos lo CONFIRMARAIS de antemano. Para ello, tenéis 2 opciones:

1) Mandar un WHATSAPP al 634593015.

2) Mandar un EMAIL a zarautzkefutboleskola@gmail.com .

Para no andar dando vueltas con los platos, este domingo pondremos blondas a vuestra disposición en la Cantina de Asti. Del mismo modo, tendréis que entregar vuestras deliciosas tortillas en la misma Cantina (a poder ser, antes del comienzo de los partidos de cada uno).

Esperamos vuestra COLABORACIÓN, ya que es IMPRESCINDIBLE.

¡UN MILLÓN DE GRACIAS de antemano!

SAIATU, IKASI ETA GOZATU!

Idatzi zure iruzkina

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *