OHARRA: APARKALEKUA

Familia agurgarriak,

Dakizuen bezala, igande honetan «Zarautz K.E. Futbol Eskolaren FESTA» ospatuko dugu eta bertako zein kanpoko jende ugari hurbilduko dela aurreikusten dugu. Guztira, 49 talde elkartuko dira Astin, hau da, 500 neska-mutil inguru, bakoitza bere familiarekin.

Eman daitezkeen APARKALEKU-ARAZOAK saihestearren edo behintzat minimizatzearren, zarauztarroi Astira oinez edota bizikletaz etortzera animatu nahi zaituztegu (eguraldiak laguntzen badu, behintzat). Bestalde, autoz etortzekoak bazarete, etortzekoak diren beste batzuekin partekatu dezakezue. Izan ere, zenbat eta auto gutxiago, denontzat hobeto.

Aldez aurretik, barkatu eragozpenak.

MILA ESKER laguntzeagatik eta egoera ulertzeagatik!

Estimadas familias,

Como bien sabéis, este domingo celebraremos el «Zarautz K.E. Futbol Eskolaren FESTA» y prevemos que contará con una gran afluencia de público. Un total de 49 equipos se darán cita en Asti, es decir, alrededor de 500 niños y niñas, cada una con su respectiva familia.

Para evitar, o por lo menos, minimizar los posibles PROBLEMAS DE APARCAMIENTO, os animamos a los y las zarauztarras a acudir a Asti bien andando o bien en bicicleta (siempre y cuando el tiempo acompañe). En caso de que vayáis a acudir a Asti en coche, podéis compartirlo con otros que también vayan a acudir. Cuantos menos coches haya, mejor para todos.

Sentimos las molestias de antemano.

¡GRACIAS por vuestra colaboración y comprensión! 

Igandera arte!

SAIATU, IKASI ETA GOZATU!

Idatzi zure iruzkina

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *