1. HELBURU OROKORRAK

1.1. Oinarrizko teknika, taktika, estrategia eta oinarrizko arautegiaren inguruko ezaugarri nagusiak barneratzea.

1.2. Garapen pertsonala indartzea eta balore jakin batzuk bereganatzea.

2.HELBURU ESPEZIFIKOAK

2.1. Futbolaren oinarrizko elementuak:

– Teknika: pasea, kontrola, gidatzea, jaurtiketa, burukada, sarrera, etab.

– Taktika: erasoa eta defentsa.

– Estrategia: hasierako sakea, alboko sakea, ateko sakea, kornerra, falta, jokoz kanpoa, etab.

2.2. Garapen pertsonala:

– Arduraz eta autonomiaz jokatzen ikastea, erabakiak hartzen eta zailtasunei aurre egiten ikastea, arazoak konpontzen ikastea.

– Norbere burua, trebetasunak eta limiteak ezagutzea eta onartzea, emozioak kontrolatzen ikastea, norberaren buru-osasuna eta osasun fisikoa zaintzen ikastea eta ohitura osasuntsuak hartzea (higienea barne).

– Aniztasuna ezagutzea eta errespetatzen ikastea, elkarrekin bizitzen ikastea.

– Edonolako diskriminazio eta indarkeria gaitzestea eta salatzen ikastea.

– Taldean lan egiten ikastea.

– Irabazten ikastea.

– Galtzen ikastea.

– Ondo pasatzen ikastea.

– Material zein instalakuntzak errespetatzea eta zaintzea.

Beraz, garbi utzi nahi dugu gure heziketa eskaintza ez dela soilik kirol arlora mugatzen.

azalpenak

1. OBJETIVOS GENERALES

1.1. Aprender los principios básicos del fútbol en cuanto a técnica, táctica, estrategia y normas básicas del juego.

1.2. Reforzar el desarrollo personal e interiorizar ciertos valores.

2.  OBJETIVOS ESPECÍFICOS

2.1. Principios básicos del fútbol:

– Técnica: pases, controles, conducciones, lanzamientos, remates de cabeza, entradas, etc.

– Táctica: ataque y defensa.

– Estrategia: saque inicial, saque de banda, saque de puerta, saque de esquina, falta, fuera de juego, etc.

2.2. Desarrollo personal:

– Aprender a jugar con autonomía y de manera responsable; aprender a tomar decisiones y a hacer frente a las dificultades, y; aprender a buscar soluciones a los problemas.

– Conocer y admitir las características, habilidades y limitaciones de cada uno; aprender a controlar las emociones; aprender a cuidar la integridad física y mental de cada uno, y; adquirir hábitos saludables (incluyendo la higiene).

– Conocer la diversidad y aprender a respetarla; aprender a convivir con los demás.

– Rechazar y aprender a denunciar cualquier tipo de discriminación o violencia.

– Aprender a trabajar en equipo.

– Aprender a ganar.

– Aprender a perder.

– Aprender a divertirse.

– Respetar y cuidar el material de trabajo y las instalaciones.

Por lo tanto, queremos subrayar que nuestra oferta formativa no se limita única y exclusivamente al apartado deportivo.

Idatzi zure iruzkina

Your email address will not be published. Required fields are marked *