Gu ere #puntuEUS gara!

Kaixo lagunok,

Ohar honen bitartez, aldaketa baten berri eman nahi dizuegu.

Ohartuko zineten azken egunotan gure Futbol Eskolako BLOGA ez dela erabilgarri egon. Izan ere, .COM domeinutik .EUS domeinura pasa gara, hau da, Euskara eta Euskal Kulturaren Komunitatearen Interneteko lehen mailako domeinura.

.EUS, hortaz, tresna bat da, euskara beste hizkuntzen mailan kokatzen duena, euskararen normalizazioan lagunduko duena eta euskararen herriari nazioarteko aitortza eskaintzen diona. .EUS domeinuari buruzko informazio gehiago ondorengo estekan aurkituko duzue: http://www.domeinuak.eus/eu/

Hemendik aurrera, beraz, helbide zaharra (www.zarautzfutboleskola.com) ez da erabilgarri egongo. Horren ordez, helbide berriarekin (www.zarautzkefutboleskola.eus) jarraituko dugu gure bidea egiten. Helbide berriari, gainera, «KE» hitza gehitu diogu, Kirol Elkartearen izen ofiziala bermatzeko asmoz.

Aspaldidanik burutu nahi genuen aldaketa bat zen, eta dagoeneko harro esan dezakegu gu ere #puntuEUS garela!

Futbolean ere, oinarritik EUSKARAZ!!

1, 2, 3… ZARAUTZ!!!

euskarak 365 egun

Muy buenas,

Mediante esta nota, os queremos informar sobre un cambio que hemos realizado.

Os habréis dado cuenta que el BLOG de nuestra Escuela de Fútbol no ha estado disponible estos últimos días. El motivo es que hemos cambiado de dominio. A partir de ahora, dejaremos de pertenecer al dominio .COM para pasar a formar parte del dominio .EUS, es decir, que pasamos a formar parte del dominio de primer nivel para la Comunidad Lingüistica y Cultural Vasca.

El dominio .EUS, por tanto, es una herramienta que sitúa al euskara al nivel de las demás lenguas, que ayudará en la normalización del euskara y que brinda un reconocimiento internacional al país del euskara. Podéis obtener más información sobre el dominio .EUS en el siguiente enlace: http://www.domeinuak.eus/es/

Por lo tanto, a partir de ahora, la antigua dirección (www.zarautzfutboleskola.com) no estará disponible, y continuaremos nuestro camino con la nueva dirección (www.zarautzkefutboleskola.eus). Además, hemos introducido las siglas «KE» (Kirol Elkartea) en la nueva dirección con la intención de garantizar el nombre oficial del Club Deportivo.

Llevávamos tiempo detrás de este cambio, pero ya podemos decir orgullosos que nosotros también somos #puntuEUS!

Futbolean ere, oinarritik EUSKARAZ!!

1, 2, 3… ZARAUTZ!!!

Idatzi zure iruzkina

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *