Kaixo lagunok!

Ohar honen bitartez, adierazi nahi dizuegu datorren 2020-2021 denboraldiko izen-ematea zabalik dagoela! Hau, Web orriaren menu nagusian edota jarraian uzten dizuegun esteka honetan aurkituko duzue:

2020-2021 IZEN-EMATEA

Hiru ohar garrantzitsu:

1) Izena-eman aurretik, Zarautz K.E. Futbol Eskola-ri buruzko INFORMAZIOA IRAKURTZEA aholkatzen dizuegu (Web orriko menuan, «ESKOLA» atalaren barruan, «INFORMAZIOA») edo jarraian:

INFORMAZIOA Zarautz K.E. Futbol Eskola 2020-2021

2) Urtero-urtero arroparekin arazoak izaten ditugu, eta arazo horiek murrizte aldera, gure Futbol Eskolaren laguntzailea den HELMUGA KIROLAK dendan (Zigordia kalea 48, 20800 – Zarautz – 943130419) arropa probatzeko aukera izango duzue (neurri ezberdinak daude). Beraz, arroparen neurria aukeratzerakoan ez bazaudete ziur, INPRIMAKIA BETE AURRETIK mesedez eskatzen dizuegu dendatik pasatzea eta arropa probatzea. EZ DUGU ALDAKETARIK ONARTUKO.

3) Izen-emateak ez du epe mugarik, hau da, urte osoan zehar irekita egongo da. BAINA, LEHENBAILEHEN egitea eskertuko genizueke, denon mesederako izango baita (antolaketa, arroparen eskaera, etab.). Beraz, ez itxaron azken momentura arte izena-emateko, mesedez.

Aldez aurretik, MILA ESKER!

UDARAZ GOZATU!!!


¡Muy buenas!

Mediante esta nota, os queremos comunicar que la inscripción de la temporada 2020-2021 estÁ abierta. Esta la podréis encontrar tanto en el menú principal de la página web como en el enlace que os mostramos a continuación:

INSCRIPCIÓN 2020-2021

Tres avisos importantes:

1) Antes de rellenar el formulario, os recomendamos que LEÁIS LA INFORMACIÓN sobre la Escuela de Fútbol del Zarautz K.E. (En el menú de la página web, dentro de «ESKOLA», en el apartado «INFORMAZIOA») ó a continuación:

INFORMACIÓN Zarautz K.E. Futbol Eskola 20-21

2) Todos los años tenemos problemas con la ropa, y para reducir dichos problemas, tenéis la posibilidad de probar la ropa (hay tallas diferentes) en la tienda HELMUGA KIROLAK (Zigordia kalea 48, 20800 – Zarautz – 943130419), colaborador de nuestra Escuela de Fútbol. Por lo tanto, si a la hora de elegir la talla de la ropa no estáis del todo seguros, ANTES DE RELLENAR LA INSCRIPCIÓN os pedimos por favor que os paséis por la tienda a probar la ropa. NO ADMITIREMOS NINGÚN CAMBIO.

3) La inscripción no tiene ninguna fecha límite, es decir, permanecerá abierta durante toda la temporada. PERO, os agradeceríamos encarecidamente que hagáis la inscripción LO ANTES POSIBLE, ya que nos beneficiara a todos (organización, pedido de la ropa, etc.). De modo que, no esperéis hasta el último momento para inscribiros, por favor.

¡GRACIAS de antemano!

¡DISFRUTAD DEL VERANO!

Ondo izan!!!

SAIATU, IKASI ETA GOZATU!

Idatzi zure iruzkina

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *